martes, 27 de noviembre de 2012

IRAKASLEAREN OSPEA ESPAINIAN


Espainian beste toki askoren antzera, irakaslearen irudia behera egin du eta gurasoek errespetu gutxiago diete. Lehen hauek jendearentzako oso figura garrantzitsuak ziren euren umeen ikasketen arduradunak zirelako baina gaur egun hori ez dute kontuan hartzen. Gurasoek uste dute irakasleak zerbitzu bat prestatzen duten profesionalak direla eta gurasoen eskarietara moldatu behar direla

Ospea  galtzeak,kanpoko eta barruko arrazoiak ditu:

 Barruko kausei dagokionez, esan beharra dago jende askori unibertsitatean magisteritza ikasketak egiteagatik diploma eman zaiela eta ez dute kontuan hartu pertsona horrek dituen espektatibak. Batzuk diploma bat izatearren magisteritzako ikasketak egin dituzte eta ez irakasleak izan nahi direlako.


Kanpoko kausak ere badaude eta oso relebanteak dira. Urte askotan zehar administrazioak inposatutako edukiak irakatzi behar zituen irakasleak eta ezin zituen aldaketarik egin.Ez zogoen inobaziorik ezta kreatibitaterik  irakaslearen aldetik eta horrek min handia egin du. Horren arduradunak politikoak, administrazioak eta sindikatuak izan dira.


Beraz, irakaslearen irudia berriro indarra hartu dezan, magisteritzako ikasketak egingo dutenei gehiago eskatu beharko zaie eta benten ikusi beharko da nortzuk duten irakasteko kapazitatea eta bokazioa. Horrez gain, baita ere ona izango litzateke zaharkituta gelditu diren irakasleak ordezkatzea edo hauek formatzen jarraitzea, metodo berriak hezkuntzan sartzeko eta horrela hezkuntza hobetzeko.







No hay comentarios:

Publicar un comentario