miércoles, 28 de noviembre de 2012

GELAN EMATEN DIREN ROLAK

Ikasgela berdinaren barnean oso desberdinak diren rolak agertu daitezke. Horrela horietako batzuk ikusiko ditugu:
Komunikazio pasiboa: Gerta daiteke ikasleak bere izaeraren ondorioz zerbait ez ulertu arren, ulertu duela esatea, modu honetan nahiz eta irakaslea konturatu ez duela ulertu eta laguntzeko prestutasuna agertu, ikasleak jarrera pasiboa dauka eta ez du esfortzurik egingo/egin nahi eta horregatik ulertu duenaren itxura eman nahi du. Eta irakasleak ere jarrera pasiboa agertu dezake, ikusirik ez duela ulertu eta ez ikusiarena eginez. komunikazio modu hau, beste pertsonak ez mintzeko edo
molestatzeko, bere sentimenduak eta pentsamentuak
izkutatzen dituzten pertsonak erabiltzen dute. Beraien
iritziak eta beharrak mespresatzeko joera dute.

Komunikazio erasotzailea: Bertan irakasleak ikasleak planteatutako kezka baten aurrean irakasleak jarrera erasokorra agertzen du eta lortzen duena da, ikasleak ere jarrera berbera agertzea. Pasiboaren kontrako planoan kokatzen da. Pertsonaren
iritziak eta sentimentuak gainbaloratzen dira, besteenak
ahaztuz ala deuseztuz.

Komunikazio Asertiboa: Komunikazio mota hau dagoenean, bi aldeak beraien aldetik pixkat “zeditzen” dute, eta modu honetara bien arteko komunikazioa hobeagoa da. Baina gerta daiteke, irakasleak edo ikasleak agertzen duen komunikazio asertibo horren atzean, jarrera pasibo bat egotea, izan ere, jakinda benetan pentsatzen duena esaten badio iskanbila izango duela, asertibotasunaren itxura eginez iskanbila hori ekiditen saiatuko da.Besteen iritziei irekita azaltzen da, bere iritziei ere garrantzia berdina emanez. Besteekiko eta norberaren gaineko errespetua du oinarritzat, nahi duena segurtasunez eta konfidantzaz planteatuz, besteen postura onartuz eta konfliktoak modu zuzenean, irekian eta zintzoan ekidituz















IKASLEEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEKO METODOAK

Ikasleen harremanak sendotzeko ariketa ezberdinak planteatu al ditugu.

Alde batetik, euskal joko eta jolasak proposatu al dira, hala nola sokatira, txokorrak jasotzea…

Bestetik, musikaren bidez ere harremanak sendotu al ditugu. Musika entzuterakoan sentimendu batzuk izan ohi ditugu eta hori umeen arteko harremanak sendotzeko erabili dezakegu.

15 URTEKO NESKA BAT BERE BURUAZ BESTE EGITEN DU  SUFRITUTAKO JASARPENAGATIK


15 urteko gazte bat bere buruaz beste egin du, eskolan jasotako bulling-agatik. Neskatoak kartulina batzuen bidez jasotzen ari zen jazarpena salatu egin zuen interneten bideo bat eskegiz. Kartulina horien bidez, bere istorioa kontatu zuen. Bideo horretan azaldu egin zuen ezezagun batek mehatxatu egin ziola eta neskatoak bere titiak webcamaren bidez erakutsi behar izan zizkiola. Ezezagun horrek argazkia Facebook-ean eskegi zuen eta bere lagun guztiak ikusi zuten.

Momentu horretan bullyng-a jasotzen hasi zen eta bere gurasoak beste herri batera joatea erabaki zuten. Baina herri berrian argazkiak ateratzen zirenean berriro ere bullying-a jasotzen hasten zen.
Amandaren bizitza infernu bat bihurtu egin zen eta honek depresioan jausi egin zen eta alkohola eta drogak kontsumitzen. Egun batean lejia irentsi egin zuen bere bizitzarekin amaitzeko baina ez zuen lortu.
Bideo eskegi egin zuen bakarrik sentitzen zelako eta norbait bere alboan behar zuela esanez. Jendea bideoa ikustean neska  lagundu ordez, irainak esaten hasi zitzaion eta gertatzen ari zitzaiona  merezí zuela esanez .
Neska hori irakurrita azkenean gehiago ezin zuenez bere bizitza kendu egin zuen.



BULLYING-A


Bullying-a eskolaumeen arteko etengabeko mehatxu eta tratu txarrei deritzo. Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.
Bullyng-a ez da bakarrik fisikoa, beste modu batzuetan eman daiteke eta honako hauek dira:
Ø      HITZEZKOA: ( iraindu, ezizenak jarri, norbaiti buruz gaizki esaka aritu, ...).
Ø       
Ø      FISIKOA: zuzenak ( borrokak, jipoiak, edo, kokotekoak); zeharkakoak ( Biktimaren materiala suntsitu, lapurreta txikiak...)
Ø      PSIKOLOGIOA: norbanakoaren autoestima ahultzea dute helburu eta segurtasun eza eta beldurra gehitzen du.
Ø      SOZIALA: Norbanakoa taldetik aldentzea du helburu.


ESKOLA PORROTA

Eskola porrota gero eta zifra handiagoak ditu  eta arazo hau zergatik gertatzen den azalduko dut.

Alde batetik, Familian bizi duten giroa izaten da gazteen ikasketetan gehien eragiten duen faktoreetako bat. Gurasoen jarrera gogor edo zorrotzegia, anai-arreba txikiagoren batek eragindako zeloak, maitasun falta, norbere gaitasun eta ahalmenekiko konfiantzarik eza, etab. izan daitezke eskolako porrotaren arrazoiak.

Bestetik, motibazio faltagatik izan daiteke. Gure seme-alabek nota txarrak ateratzeak ez du esan nahi ezinbestean ikasteko gaitasunik ez dutenik. Adibide batzuk emateko, Einstein adimen urrikotzat jo zuten eskolan, eta Goethe idazle handiak ez omen zuen ortografian gutxieneko maila gainditzen. Gaztea desmotibatua dagoenean, oso gauza normala da ikasketetan ere mailarik ez ematea.

Azkenik arazo fisiko edo psikologikoengatik izan daiteke. Ez dira sarritan gertatzen, baina ez dira baztertu behar; izan ere, batzuetan eskolako errendimendu baxua (porrotera iritsi gabe ere) arrazoi fisiologikoengatik izan daiteke: entzumen- edo ikusmen-arazoak, hizketaren ingurukoak, dislexia eta abar. Normalean adinez gazteagoak diren umeei erasaten dieten faktoreak izan ohi dira, eta diagnostikatu ondoren, lan bereziarekin edota laguntza-geletan gainditzen dira.

Kasu horietan eskola porrota gainditzeko metodo ezberdinak daude.

Familiari dagokionez, hoberena gure seme-alabekin hitz egitea da, egia osoa mahai gainean jartzea, inolako mehatxu eta zigorrik gabe, beretzat hain kaltegarria den egoera hori konpontzen saiatzeko. Beste kasu batzuetan, ordea, psikologo edo hezitzaile espezializatuen laguntza eskatzea beharrezkoa da.

Umea motibazioa falta badu, interesatzen zaion gai bat lantzera animatu behar genuke, nahiz eta eskolako gaien artean egon ez. Kontua gaztearen interesa piztea da, eta metodologia akademikoa erabiltzen ikastea. Horrela, hain erakargarriak gertatzen ez zaizkion gaiak ikasten hastea errazagoa gertatuko zaio.


martes, 27 de noviembre de 2012

IRAKASLEAREN OSPEA ESPAINIAN


Espainian beste toki askoren antzera, irakaslearen irudia behera egin du eta gurasoek errespetu gutxiago diete. Lehen hauek jendearentzako oso figura garrantzitsuak ziren euren umeen ikasketen arduradunak zirelako baina gaur egun hori ez dute kontuan hartzen. Gurasoek uste dute irakasleak zerbitzu bat prestatzen duten profesionalak direla eta gurasoen eskarietara moldatu behar direla

Ospea  galtzeak,kanpoko eta barruko arrazoiak ditu:

 Barruko kausei dagokionez, esan beharra dago jende askori unibertsitatean magisteritza ikasketak egiteagatik diploma eman zaiela eta ez dute kontuan hartu pertsona horrek dituen espektatibak. Batzuk diploma bat izatearren magisteritzako ikasketak egin dituzte eta ez irakasleak izan nahi direlako.


Kanpoko kausak ere badaude eta oso relebanteak dira. Urte askotan zehar administrazioak inposatutako edukiak irakatzi behar zituen irakasleak eta ezin zituen aldaketarik egin.Ez zogoen inobaziorik ezta kreatibitaterik  irakaslearen aldetik eta horrek min handia egin du. Horren arduradunak politikoak, administrazioak eta sindikatuak izan dira.


Beraz, irakaslearen irudia berriro indarra hartu dezan, magisteritzako ikasketak egingo dutenei gehiago eskatu beharko zaie eta benten ikusi beharko da nortzuk duten irakasteko kapazitatea eta bokazioa. Horrez gain, baita ere ona izango litzateke zaharkituta gelditu diren irakasleak ordezkatzea edo hauek formatzen jarraitzea, metodo berriak hezkuntzan sartzeko eta horrela hezkuntza hobetzeko.







jueves, 15 de noviembre de 2012

EEUU-N HEZKUNTZA ONLINE


 Ipar Amerikan interneten bidez edo ikastoren bidez doainik  ikasten ari diren ia bi milioi ikasle daude  eta hauei hori egiteagatik kreditu unibertsitarioak emango zaizkie. " El Consejo Americano de Educacion (ACE), horrela anuntziatu zuen ikastaro hauek legitimatzeko sistema sortzeko intentzioarekin.
 Cousera organizazioa ikastorak eskeintzen ditu 33 unibertsitatetan -horien artean están Stanford, Duke, Brown o Princeton - eta 1,8 milioi ikasle matrikulatu dira  ikastaro onlinetan. ACE-k horrekin kolaboratuko du eta bi erakundeen artean goi mailako hezkuntzan teknologia berrien erabilerari  buruzko galdegaiei erantzuten eta identifikatzen saiatuko dira.

Ikastora online-ak agertzea debate bat sortu du unibertsitate komunitatearen barruan kontzeptu ezberdinen inguruan, hala nola, ikaskuntza presentzialari buruz, kalitate estandarrei buruz edota matrikulen balioari buruz, espezialki gaur egun lurralde askok bizitzitzen ari diren krisi garaian.

 Hemen bideo bat jarriko dizuet online ikasteari buruzko abantaila eta desabantailei buruz:

http://www.youtube.com/watch?v=imScUsV4fWY